Aingerua bisitan eramaten dute Igaratzara urtean behin, abuztuko bigarren igandean, 1940ko hamarkadaz geroztik. Lazkaoko beneditarretako aita Alberto izan zen Gipuzkoarako bisita horren eta Igaratzako Andremariren ermitaren eragile nagusi eta egile (artzainekin auzolanean), baita han landatutako lizardiarena ere. Orduz geroztik, igandero igotzen ziren Lazkaoko beneditarrak, uda osoan, Igaratzan meza ematera.
Horren aurretik, Tolosako mendizaleek aterpeetxe bihurtua zuten Gipuzkoako mikeleteen guardetxe izandakoa.
|
Igaratzako aterpea 1930ean |
|
Mendizaleen aterpea eta Andre Mariren ermita |
|
Igaratzako mendizaleen aterpea, mikeleteen guardetxe izana |
|
Igaratzako Andre Mariren ermita (1963) |
|
Aingeruaren etorrera (1956) |
|
Igaratzara bidean |
|
Igaratzara (betaurrekoduna, a. Alberto) 1954 |
|
Mikel goi-aingerua (Metatron?) |
|
Aingerudun meza (1954) |
|
Mikel goi-aingerua Aralarko Andre Mariren ermitan (1977) |
|
Igaratzako meza jendetsua (1954) |
|
Prozesioan, artzainak estandarte-eramale (1944) |
|
Aingerua garraiatzen elurretan |
1942ko urri bukaeran, sute handi batek erre zuen Sanmigeleko santutegia.
|
Sanmigel, artean kea zeriola (1942ko urriaren 30a) |
|
Suak ez zuen lortu aingeruaren irudia erretzea... |
|
... baina kalte handia eragin zuen Sanmigelen... |
|
... eta txikizioak luzaro iraun zuen (1944) |
|
Suak erre eta hiru urtera, horrela zegoen Sanmigel, 1945. urtean |