Zepoka, azeri-harrapatzen

Ikusteko biziki ederrak dira; baina, ugari direnean, kalte handia egiten dute azeri, lepahori, erbinude, katajineta eta gainerako piztiek. Izan ere, bizi ahal izateko jan egin behar izaten dute horiek ere, eta badakite sarraski gogorrak egiten oilategietan. Askotan, gainera, han harrapatzen dituzten hegazti eta abar guztiak hiltzen dituzte, odolarekin erotuta bezala, den-denak hil arte amorratuta; eta gero bertan utzi hilotzak, jan gabe: alferrikako sarraskia! Horregatik, jokaera krudel horregatik deitzen zaie piztia; eta piztiak harrapatzeko tresna, zepoa.
Gazteak zepoa dauka eskutan. Eta besteak, zer dauka? (1942)
Xatola, satola: antzinako zepoa, saguak-eta harrapatzekoa
 Azeri-harrapatzaile trebeak behar ziren lehen ere: Bixente zena eta.
Bixente (1942)
Geroago, Azkarateko Juanito Borda izan omen zen azeri-harrapatzaile trebea. Araizko baserritarrek, orduan ohitura zenez, saria sarri emango zioten, noski. Hona Foru Zaharreko legeetako batek agintzen zuen diru-saria: Por cada garduña [lepatxuria] muerta 8 reales si está preñada, si fuese macho 6 reales y si es cría 4.
Juanito Borda (1969)

Juanito Borda bere seme Pellorekin (1969)

Goian, zintzilik, azeri-larruak. Behean, zutik, azkonar-larruak. (1974)
Argazkiaren eskuin muturrean zintzilik ageri dena lepahoria izango zen (1971)
Ondoren, hona Youtubeko bideo bat, Anbunek egindakoa, ikusteko lepahoriak nola harrapatzen duen kattagorria:
https://youtu.be/WixWrjd6pfk