Iheslari gazte bat azaldu zen, aterpe eske, 19. mendeko azken laurdenean, Gaintzako Ostokaitz (Ostikokaitz) baserrian. Iheslari gazte hura Bizkaiko Muxika herritik etorria zen Nafarroaraino ihes, derrigorrean Espainiako armadan soldadutza egin beharretik ihes.
Zorionez, ondo hartu zuten Ostokaitzen, aterpea, babesa eta lana eman zioten, eta gizon gazte hura bertan geratu zen betirako. Bizkaitar gazte haren izena, Domingo Askarai, gerora Aralarko artzainek <<Bizkaino>> deitua, bai hari eta bai bere txabolari.
Bizkainon txabola 1942an |
Ostokaiztarrak eta beste 1967an |
Matxindoko Pedro Migel Otamendi <<Gaintzako ahuntzarie>> (1874-1949) Otsalizarraga baserriko semea zen, eta ardiak eduki ordez ahuntzak zeuzkan Aralarren: 150 ahuntz edo.
Bere "tabakoa" pipatzen zuen: errosta
Errosta landarea (Gentiana lutea). Gentziana generoak 400 bat landare mota hartzen ditu; gentziana izena ematen zaie gehienei. Landare bizikorrak dira eta lurralde menditsuetan hazten dira. Sustrai sendo biguna dute, ahogozo mingotsa eta usain sarkorra; medikuntzan erabiltzen ziren antzina.
Bizkainon txabola, Ostokaiztik Matxindora pasa eta geroago, Gaintzako Otsalizarraga baserrikoen esku geratu zen, gaur arte.