|
Unagako putzua (1947) |
Unagako putzuan, garai batean, ur handi samarra izango zen: esaten dute behorrak igerian pasatzen zirela alde batetik bestera. Esanak esan, goiko argazki horretan argi eta garbi ikusten da gerrirainoko uretan sartuta dagoela gizona. Uraren handia kaltegarri izango zen, noski (ardiak bertan itotzen zirelako edo), eta kontua da 1947an putzua hustu samartu egin zutela auzolanean, argazkiotan ikusten denez.
|
Putzua hustu nahirik (1947) |