Altzotegi |
Gaintzan 7 etxe dira horrelako armarria dutenak. Horrek bi gauza adierazten dizkigu: 7 etxe horiek gipuzkoarrek sortuak direla eta orain dela 500 urte eraikiak direla, 16. mendean. Baina zergatik ulertu behar dugu hori armarri horiek ikusi hutsarekin? Oker ez banago, bi argibide nagusi ditugu horretarako:
Mixtonea (Mitxetonea?) |
1. argibidea
Gipuzkoako armarridun Nafarroako etxeek erakusten dute etxe horietako bakoitza egin zuen familia gipuzkoarra zela eta, horrexegatik (hidalguía universal), gipuzkoarra izateagatik, odol garbikoa zela (ni moros, ni judios, ni herejes) eta "hidalgoa" zela (exento de pagar impuestos a los castellanos y exento de contribuir militarmente a las muchas guerras que mantenían los reyes católicos). Beraz, etxeko armarriarena ez zen huskeria, ez zen gipuzkoarkeria.
Salegi (Saralegi) |
2. argibidea
Gipuzkoako armarrian 1513. urtean sartu ziren 12 kanoiak, baina 1570ko hamarkada arte ez ziren antolatu ofizialki 3x4 eran. Gaintzako armarri horietan guztietan (beste inon ez bezala) 6x2 eran ageri dira 12 kanoiak. Horrek esan nahi du 16. mendearen bukaera baino lehenagokoak direla etxe horiek: alegia, oker handirik gabe, orain dela 500 urtekoak direla Altzonea, Altzotegi, Artxuita, Mixtonea, Salberria, Salegi eta Urdunbil.
Nafarroako beste zenbait herritan ere (Gares-Puentelarreinan, Lodosan...) badira Gipuzkoako armarridun etxe bakan batzuk; baina Gaintzakoetan bakarrik ageri dira 6x2 eran lerrokatuta 12 kanoiak.
Altzonea |
Artxuita (Arrizubieta?) |
Urdunbil |
Salberria |
Altzotegi |
Nafarroako beste zenbait herritan ere (Gares-Puentelarreinan, Lodosan...) badira Gipuzkoako armarridun etxe bakan batzuk; baina Gaintzakoetan bakarrik ageri dira 6x2 eran lerrokatuta 12 kanoiak.