Kontribuzio-mahaia 1966an |
Mahaia eta borobil letradunak. Erdian josita, txanpon zaharra. |
Herriko etxean zegoen mahaia, zizailu moduan, 1966an gutxienez. |
Noiz
arte erabili zuten? Beranduenik
ere, 1900. urte arte, XX. mendean ez baitzen erabili. Horren lekuko
zen Agustin Askarai, Gaintzako Ostokaitz baserriko nagusi zena,
1927an jaioa eta 2018ko urte hasieran hila. Agustinek esanda dakit bere
garaian ez zela inoiz erabili, eta bere aita zenaren garaian ere ez:
<<Aitak beti OMENka aipatzen zuen mahai horren erabilera>>.
Letra bakoitza etxe baten izenaren aurreneko letrari dagokionez, eta norbaitek kontuak atera nahi baditu ere, hona hemen Gaintzako orduko etxeen izenak:
A
Allapor,
Altzonea, Altzotegi (hutsa), Apeztegia (Eleetxeren hurrena),
Arraztio, Artxuita (Harrizubieta), Azpillaga (galdua: Kaardel
barrenean zegoen).
B
Betronanea,
Buztegi edo Buzturegi (hutsa, aspaldi-aspaldidanik).
E
Eleetxe (Elizetxea, Elizalde), Etxeberri, Etxetxiki.
I
Intsusti,
Iriarte.
J
Juangorrenea
(hutsa: Martikoneko bidean).
L
Lopenea???????
M
Martikonea,
Matxindo, Miltxonea, Mixtonea (Mitxetonea).
O
Ostokaitz,
Otromin (Otermin?), Otsalizarraga.
P
Pastandegi
(Bastandegi?), Perunea.
S
Salberria,
Salegi (Saraleginea), Soto (galdua: Altzotegi alboan zegoen,
itsatsita).
U
Urdunbil.
Z
Zabalea.
Zabalea.
Gainera, mahai gaineko etxe izenen hurrenkera, dirudienez, etxeen hurrenkera geografikoari dagokio: alegia, elkarrengandik gertuen zeuden etxeek (adibidez, Altzonea eta Buztegi) elkarren ondoan zutela zeinek bere borobila kontribuzio-mahaian. Horra hor asmakiloa gaurko ikertzaile zaletuenarentzat!
Gaintza-Uztegietako etxez etxeko Andre Mari bere kutxan (2015ean). Horra etxe-izenak! |