<<Juanagorri>> aipatzen zidaten, baina haren berri zehatzik inork ezin eman. Esaten zidaten beti Aralarren ibiltzen zela, han goiko ibilbide guztiak ongi ezagutzen zituela, bidean galdutakoei (Beteluko balnearioko bezero galduei eta) denei beti gauza bera esaten ziela erdaraz (
Habeis principiado mal!), haiek esker onez emandako eskupeko txanponak mendiko harri azpitan gordetzen zituela, Aralarko te landare basatia biltzen zuela...
Orain dela gutxi, ordea, Jesus Elosegiren argazkiei esker, azkenean ikusi ditut haren itxura eta haren izena: Antonio Igarabide, <<Juanagorri>>.
|
Juanagorri (1942) |
|
Juanagorri (1947) |
|
Juanagorri (Desao,1948) |