|
Bide berriaren bedeinkapena 20-05-1962 |
Gaintzako errepide berria 1962an egin zen, milioi bat pezeta gastatuz: herriak milioi erdia ordaindu zuen eta Diputazioak beste milioi erdia. Bide berri horri esker abiatu zen bertako kobre meategia irekitzeko egitasmoa: Gaintzako mina.
|
Gaintzako Anbeloako mina-zuloko sarrera (1964)
Gaintzako mina-zulo horrek ia bi kilometro luze omen ditu, Amezketara aldeko norabidean.
Lauren bat metro zabal eta hiru metro altu. Bi urtez ari izan ziren
lanean, 1960ko hamarkadan, tunelgintzan. Dinamita-lehergailu eta guzti ari zirela, ari zirela, sekulako zuloa topatu
omen zuten barruan, sekulako amildegia mendiaren erraietan, eta tunela
desbideratu egin behar izan zuten. Alde batera, oso egoki etorri
zitzaien zulo hori; bertara hustu baitzituzten, handik aurrera,
mendiari kendutako puskak. Baina dirua bukatu izanagatik edo, agidanean, meatze horretan ez omen zen inoiz lanik egin: alegia, tunelgintzan gogotik lan egin bai, baina kobrerik atera ez.
|
|
1964an, Zabaletik minarainoko bidea zabaldu zuten |
|
Mina-zulorako bidegileak (1964) |
|
Minara argi-indarra eramateko posteetako bat garraiatzen (1964) |
Eta zertarako zulatu eta martxan jarri Gaintza aldetik Aralarpeko beste kobre-meategi bat, baldin eta Amezketa aldetik zegoenak argi eta garbi erakutsia bazuen erabat dirua galtzen zela? Hala, porrot eginda edo, itxi egin zuten.
|
Minara argi-indarra eramateko posteetako bat |
Garaitsuko albiste bitxia: Aralarko goiko larreetan petrolio bila saiatu ziren, baina alferrik.
|
Petrolio bila Aralarko Atxispurun (1963) |
Gaintzako minak, kobrearen aurretikoak, burdina ateratzekoak izan ziren 20. mende hasieran. Ez gutxi ere ofizialki erregistratuak, izen bitxidunak tarteko: Dios protege, Calipso, Burunzucin, Carmenchu, La Inocencia ... 1901 eta 1915 urte bitartean jardun zuten Malloko kargalekun, Uakorrin, Astunalden eta abarretan. Eta, dirudienez, hor bukatu zen Gaintzako "burdin" aroa.
Horien berri jakin nahi duenak, bereziki non zeuden jakiteko, hemen aurkituko ditu planoak eta xehetasun zehatz askoak:
La Inocencia . Hierro. Paraje Aztunalde. Gainza- Libros de planos de demarcación
- DISTRITO MINERO GUIPÚZCOA, ALAVA Y NAVARRA
- 1903.10.12 - 1915.04.07
- ES/NA/AACF/1/002/E14/E14.06/E14.06.01/1971/279060/70
Arribeko Malkorraundi aldean, bestalde, Gerardo izeneko zink meategi bat izan omen zen 1898-1909 urte bitartean.